|
Helsinkiko (Finlandia) talde bat Euskal Herrian da egunotan. Gaur, apirilaren 16an, Euskaltzaindiaren egoitzan izan da eta Xabier Kintana eta Aritz Abaroaren eskutik egin du bisita. Taldearen gidari eta interprete Timo Riiho da, euskaraz hitz egiten duen Helsinkiko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Iberoerromanikoan katedraduna.
Euskal Herriko kulturak -hizkuntzak, batez ere- erakarri ditu finlandiar hauek. Izan ere, taldea osatzen duten pertsonak Helsinkin bizi dira eta urtero, udaberri aldera, Europako leku batera bidaia antolatzen dute. Hori bai, hizkuntza eta kultura "berezia" -askotan gutxitua- bilatzen dute, hori delako bereziki euren interesa pizten duena.
Astebeteko egonaldia egingo dute Euskal Herrian.