Aarauko (Argoviako kantonamenduko hiriburua, Suitza) Batxilergoko ikasle batzuk Euskaltzaindian izan dira, Akademiaren eta euskararen inguruan informazioa biltzeko. Stefano Bellotti irakaslea buru zutela, Xabier Kintana eta Aritz Abaroa izan zituzten gidari atzo, apirilaren 8an, egin zuten bisitan.
Euskal Herrira egindako bisitaren xedea bertoko kulturarekin lehen harremana izatea da. Euskarari dagokionez, bere ezaugarriak edota egoera ezagutzeko interesa erakutsi dute; era berean, Euskaltzaindiaren historia eta zeregina azaldu zaizkie.