|
150 urte bete dira Sabino Arana jaio zela. Urteurrena gogoan, "Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegia antolatu dute Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak. Apirilaren 17an izango da, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan, goizeko 9:30etik 13:30era.
"Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren egitaraua (PDF, 246,1 KB)
Mintegia antolatu duten bi erakundeen asmoa euskararekiko zenbait alderdi aztertzea da: "Hasi XIX. mendeko azken aldea eta XX.aren hasiera bitartean -Sabino Aranak bere konpromisoaren aztarna utzi zituen urteak- zeuden gure hizkuntzarekiko aurreiritzi eta jarreretatik, eta orain dituen ahultasun eta mehatxuetaraino nahiz irekitzen zaizkion aukeretaraino".
Izen ematea doakoa da. Idatzi edota deitu honako helbide eta telefono zenbakietara:
Helbidea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Telefono zenbakia: 94-4056450 (Ane Irazola)
Helbidea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. Telefono zenbakia: 94-4158155 (Lutxi Alberdi)
"Denon esku dago euskara biziaraztea" mintegiaren egitaraua (PDF, 246,1 KB)