Atzo, martxoaren 11n, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak "Euskal izenen historia: debekutik garaipeneraino" izeneko hitzaldia eman zuen Santurtziko Kresala aretoan, Udalaren Kultura eta Euskara Sailaren ekimenez.
Gorrotxategik euskal izenak debekatuta zeuden garaia ekarri zuen gogora, eta debeku hori bere testuinguru historikoan kokatu zuen. Bestalde, izen askoren jatorria azaldu zuen.