|
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Euskarabideak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatuko dute bihar, martxoaren 3an. Eguerdiko 12:00etan izango da, Nafarroako Gobernuaren egoitzan.
Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko du eta Euskarabidearen izenean Maximino Gómez zuzendari kudeatzaileak.
Ekitaldi berean, Blanca Urgellek paraturiko Gero liburuaren edizio kritikoa aurkeztuko da.