Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritza diputatu eta foru erakundearen bozeramaileak -Bizkaiko ahaldun nagusirako EAJren hautagaia ere bada-, Josune Ariztondo Aldundiko Kultura diputatuak eta Ana de Castro Euskara zuzendari nagusiak Euskaltzaindia bisitatu dute gaur.
Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Adolfo Arejita Iker sailburuak, Erramun Osa idazkariordeak eta Joseba Zabaleta kudeatzaileak hartu dituzte Aldundiko ordezkariak.
Bileran, bi erakundeen arteko lankidetza izan dute mintzagai. Euskaltzaindiak esku artean dituen proiektuez gain, aurrera begira dituen asmoez ere hitz egin dute.