Txillardegiren lanak bildu eta digitalizatzeko, lankidetza-hitzarmena sinatu dute Jakin Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Jakin Fundazioak lanari ekin dio jada eta, iragarri duenez, bi urte barru, 2016an, amaitu eta guztion eskura jarriko dute.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hizkuntzalari, idazle eta euskaltzain urgazlea hil zeneko hiru urte bete ziren egun berean, urtarrilaren 14an, aurkeztu zuten egitasmoa. Azaldutakoaren arabera, 1.000 idazlanetik gora, 22.000 orrialde, 60 milioi karaktere inguru idatzi zituen. Horiei gehitu behar zaizkie Txillardegiri buruzko azterlanak. Esan bezala, 2016an, lan guztiak "edonoren esku, doan eta libre, jarriko dira".
Informazio osoa eskuratzeko, sakatu hemen.