Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2013 liburua euskarri digitalean eskaintzen du. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osatzen duten narrazioak eta olerkiak banan-banan kontsulta daitezke.
Atal horretan, sarituak izan diren haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta gainera 1991tik aurrera saritutako narrazio eta olerki guztien bertsio digitala eskaintzen da. 2010eko deialdian sarituak izan zirenen lanak zerrenda horren amaieran ikus daitezke.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak urtero deitzen dute lehiaketa hau, eta urtero argitaratzen dute liburua. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea da sarion helburua.
2013ko Azkue sariak 2014ko martxoaren 6an eginiko ekitaldian banatu ziren.