Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala izeneko liburua Euskaltzaindiaren webgunean dago kontsultagai, hemen. Liburua "Izenak" bildumaren hirugarren zenbakia da eta, tituluak aditzera ematen duenez, Aiara udalerriko toponimia nagusia aztertzen du.
Liburua Patxi Galé, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza Onomastika batzordeko kideek egin dute. Lanaren hasierako sustatzailea Aiarako Udala zen, eta azkenik, Arabako Foru Aldundiari eta Euskaltzaindiari esker ikusi zuen argia.
Liburuak dituen 362 orrialdeetan egileek Aiarako kontzeju historiko eta auzo nagusien izenak errepasatzen dituzte, leku horien deskribapena ez ezik, izenen jatorriaz, historiaz eta normalizazioaz ere zenbait iruzkin eginda. Azkenik, eskualdeko mendi toponimiari buruzko kapitulu batez osatua dator argitalpena.