Urtero legez, aurten ere Euskaltzaindia Durangoko Azokan izango da, gaurtik abenduaren 8ra arte. Beste zenbait argitalpenez gain, 2014ko nobedadeak izango ditu salgai. Besteak beste, berriki kaleratutakoak erakutsiko ditu: Harri eta Herri # 50 urte. Artikuluen bilduma, Euskaldun hazi Nafarroan, Euskal Herriko ibaiak edota Sociedad y lengua vasca en los siglos XVII y XVIII.
Bestalde, Xarles Videgain euskaltzain oso eta Euskararen Herri Hizkeren Atlaseko arduradunetariko bat, Atlas horri buruzko azalpenak ematen egongo da abenduaren 7an eta 8an, Euskaltzaindiaren erakusmahaian.