Bernardo Atxagak jaso zuen atzo, azaroaren 20an, 2014ko Euskadi Literatura Saria, euskarazko narratiba alorrean, Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldian. Saria Nevadako egunak liburuagatik eman diote. Besteren artean, honako hau esan zuen epaimahaikideak: "Hitzaren magia dario Bernardo Atxagaren prosari liburu honetan, eta kontatzeko modu xume bati esker, erabateko eta besteko irakurleentzako ekarpen hunkigarriak eskaintzea lortu du, literaturaren dohainez".
Atxagarekin batera, beste saridun guztiek ere jaso zituzten euren sariak. Han izan ziren Idoia Estornes, Leire Cano, Harkaitz Canoren arreba -idazleak ez zuen joaterik izan-, Iñigo Roque, Maite Gurrutxaga, Joseba Gabilondo eta Jon Juaristi. Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren eskutik jaso zituzten sariok. Joxean Muñoz Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea ere bertan izan zen.
Bernardo Atxagak 2013ko abenduan kaleratu zuen liburu hau, Pamiela argitaletxearen eskutik. 2014ko apirilean, Espainiako Kritikaren Saria, euskarazko narratibaren alorrean, irabazi zuen lan honengatik.