Gaur, azaroaren 12an, Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak Elhuyar Fundazioa bisitatu du, Usurbilen. Elhuyarreko ordezkariek lagunduta, egoitza ikusi eta bi erakundeon arteko elkarlanaz hitz egin dute. Ondoren, Akademiaren Zuzendaritzak bilera egin du.
Elhuyar Fundazioaren izenean, hauek izan dira: Txema Pitarke presidentea, Leire Cancio zuzendari orokorra, Aizpea Otaegi Aholkularitza unitateko arduraduna, Josu Aztiria Hizkuntza eta Teknologia unitateko arduraduna, Manex Urruzola Komunikazioa unitateko arduraduna eta Maria Gil Zientziaren unitateko arduraduna. Euskaltzaindiarenean, aldiz, honako hauek: Andres Urrutia euskaltzainburua, Xabier Kintana idazkaria, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos Jagon sailburua, Joseba Zabaleta kudeatzailea eta Erramun Osa idazkariordea.