Azaroaren 14an, Akademiaren Sustapen batzordeak antolatua, XIX. Jagon Jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, "Euskararen biziberritzea Euskal Herriko hiriburuetan" izenburupean. Jardunaldia goizeko 9:00etan hasiko da eta arratsaldeko 14:30ean amaituko.
Izena emateko sakatu: hemen (Egoitza) edo hemen (Gipuzkoako ordezkaritza) ("mezua" eremuan adierazi jardunaldian izena eman nahi duzula). Doakoa da.
XIX. Jagon Jardunaldien egitaraua (PDF, 62,2 KB)
Euskaltzaindiko Sustapen batzordearen ustetan, “ukaezinak dira XX. mendearen erdialdetik hona Euskal Herrian izan diren aldaketa sakonak eta, horien artean, nabarietako bat bizimoduarena; izan ere, hiriak bilakatu dira euskal hiztunen bizigune nagusienak. Horren ondorioz, jenderik gehien biltzen duten hirien eta hiriburuen bizimoduak baldintzatuko du euskararen irakaskuntzaz gain, bere transmisioa eta erabilera. Hirietako hizkuntza paisaia nolakoa, euskararen etorkizuna halakoa”.
Jardunaldian bertan, Juan Madariaga NUPeko irakasleak idatzitako Euskara eta euskal gizartea XVII. eta XVIII. mendeetan liburua aurkeztuko da, goizeko 11:30ean.