Gaur, urriaren 23an, Ondarearen Europako Jardunaldietako hirugarren eta azken hitzaldia egin da Euskaltzaindian. Adolfo Arejita euskaltzain eta Iker sailburuak "Etxea eta literatura" izeneko hitzaldia eman du eta etxearen sinbolismoa ez ezik, euskal kulturan etxeak izan duen garrantzia agerian utzi du.
Euskaltzaindiak "Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak" berariazo egitaraua prestatu du, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzeko. Aurreko saioetan hauek izan dira hizlari: Aritz Abaroa eta Mikel Gorrotxategi.
"Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" erakusketa ere antolatu du Akademiak. Urriaren 31ra arte egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.