Datorren ostegunean, hilaren 16an, "Etxeen izenak" izenburuko hitzaldia emango du Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilboko Plaza Barrian. Hitzaldi bi emango ditu, bata goizeko 10:30ean, gaztelaniaz, eta bestea 12:00etan, euskaraz. Bietan etxeen izenak aztertuko ditu.
Ekimena Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatzen da. Jardunaldiok urrian zehar burutzen ari dira. Euskaltzaindiak "Euskal Herriko etxeak: etxeen izenak eta esanahiak" izeneko hitzaldi zikloa antolatu du.
Horrezaz gain, "Etxea XX. mendeko euskal pentsamenduan. Hiru intelektualen ekarpena: Agirre, Lhande eta Barandiaran" izeneko erakusketa ere prestatu du Akademiak; urriaren 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Bilboko Plaza Barrian. Erakusketa horren bertsio digitala ere egin du Akademiak.
Euskaltzaindiak prestatu duen egitarauari buruzko informazioa: 94-4158155 (9:00etatik 14:00etara). Helbide elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 1,2 MB)