Urriaren 7an, "Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" ikastaroaren edizio berri bat, laugarrena, egin zen Baionan, Euskararen Erakunde Publikoaren egoitzan. Ikastaoaren xedea honako hau zen: herrietako toponimia ikertu, finkatu, erabili eta zaintzea. Euskaltzaindiak eta EEPk elkarlanean antolatu zuten.
Ikastaroa Mikel Gorrotxategi, Felix Mugurutza eta Nerea Alaba Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kideek eman zuten. Naroa Gorostiagak, EEPren izenean, sarrerako hitzak esan zituen eta Xarles Videgainek, Euskaltzaindiarenean, ikastaroaren nondik norakoa azaldu zuen eta onomastika alorrean Akademiak egindako lana nabarmendu zuen.
Ondoren, Felix Mugurutzak eta Mikel Gorrotxategik toponimia idazteko irizpideak azaldu, eta bereziki izenak arautzeko arrazoi eta bideak nabarmendu zituzten, baita lan hori burutzeko eman behar diren pausuak ere.
Amaitzeko, parte-hartzaile guztiek taldeka egin zuten lan. Nerea Alabak, Mikel Gorrotxategik eta Felix Mugurutzak gidaturik, herri bateko toponimia aztertu zuten, arautze-proposamenak eginez eta erabakiak adostuz.