Euspoz (Euskaraz pozik) taldeak Euskaltzaindia bisitatu du gaur, urriaren 7an. Euskaraz Bizi lagunarteak ekimenaren barruan kokatzen den Euspoz taldeko kideek Akademiaren nondik norakoa ezagutu dute, Aritz Abaroa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoko tekinikariak gidaturik. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariarekin ere izan dira.
Euspoz taldeak hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar, euskaraz bizitzeko aukera egon badagoela aldarrikatzeko. Era berean, hiru-lau hilerik behin, kideek elkartu eta irteerak edota bisitak, ibilaldiak, bazkariak... antolatzen dituzte. Holako bisita berezi bat egin dute gaur, hain zuzen ere, eta Euskararen Akademia barrutik ikusi dute.