Irailaren 30ean, Baionan, Martxelo Otamendi Berria egunkariko zuzendariak eta Iñaki Etxeleku Baionako arduradunak Ipar Euskal Herriko Hitzaren asmo berriaren aurkezpena egin zuten. Agerraldian, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako hainbat ordezkari izan ziren, horien artean Euskaltzaindia.
Berria egunkarian bertan eskuratzeaz gain, Berriatik bereizirik eskuratzen ahalko da. Lau astez dohainik ukaiteko kanpaina abiatu da. Beraz urriaren 8tik aitzina Ipar Euskal Herriko Hitza bera bakarrik eskuratzen ahalko da.
Esan bezala, aurkezpen ekitaldian euskalgintzako hainbat ordezkari sostengua ematera agertu dira, askoren artean Euskaltzaindia, Iker, Ikas, Euskal Konfederazioa, AEK, Euskal Irratiak, Elkar argitaletxea, EEP.
Xehetasun guztiak hemen.