Basarri. Gerraurrean kazetari. 1931-1935 eta Basarri. Gerratean kazetari. 1936-1943 liburuak argitaratu ditu Joxemari Iriondo kazetari eta ohorezko euskaltzainak. Liburuok Auspoa bildumaren barruan kaleratu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Iñaki Eizmendi "Basarri" Zarauzko bertsolari handiari buruz hainbat liburu kaleratu ditu Iriondok. Honako hauek dira: Basarri I. Bat-batean, Basarri II. Jarritako bertsoak eta Basarri. Zarauzko berriak 1931-1936. Orain azken biak etorri dira eta Basarriri buruz urteotan egindako lanari amaiera eman dio Iriondok: "Amaitutzat emango dugu gure bilketa lana oraingoz, inoiz norbaitek jarraituko duen itxaropenez, iturriak oso eskura daude-eta, zorionez".