Antoine D'Abbadie, Abbadiaz liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua "Euskaltzainak" bildumaren 19. zenbakia da eta Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin argitaratu zen. Egilea Jean-Louis Davant euskaltzain emeritua da.
Testu desberdinak baliatuz, Jean-Louis Davantek Antoine D´Abbadieren (1810-1897) bizitza aztertzen du. D´Abbadiek alor asko landu zituen: astronomoa, zientzialaria eta esploratzailea izateaz landa, hizkuntza asko zekizkien. Euskal Herria beti izan zuen gogoan, eta bizilekua Hendaian finkatu ondoren, euskal kulturgintzaren bultzatzaile handia izan zen, besteak beste, lore jokoak antolatu eta sustatuz.