Bihar, irailaren 4an, aurkeztuko da aurtengo Xalbador Egunaren egitaraua. Aurkezpen bikoitza egingo da: goizeko 10:30ean, Donostian, Koldo Mitxelena Kulturunean; eta arratsaldeko 14:30ean, Baionan, Euskaltzaindiaren ordezkaritzan.
Itxaro Bethart Deiadarra taldeko kideak eta Joxemari Iriondo ohorezko euskaltzainak egingo dute aurkezpena.
2004az geroztik, Deiadarra elkarteak urtero antolatzen du Xalbador Eguna, "Xalbadorrek utzitako mezua Ipar Euskal Herriko euskaldunen artean bizirik mantentzeko helburuz".