Euskaltzaindiaren 2013ko Oroitidazkia Euskaltzaindiaren webgunean irakur daiteke. Lan hori Euskaltzaindiak 2013an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da, eta PDF formatuan eskaintzen da.
Ohi bezala, 2013ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak; Akademia jarduera; Erakundearen zerbitzuak; Herri administrazio eta erakundeak; Webgunea eta gizarteratze lana; eta Euskaltzaindiaren Balantzea eta Galdu-irabazien kontua.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.