Diegu Corràine eta Gianluigi Stochino Sardiniako Sotziedade pro sa Limba Sarda erakundeko kideak Euskal Herrian dira, eta atzo, uztailaren 22an, Euskaltzaindia bisitatu zuten. Xabier Kintana idazkariak lagundurik, Akademiaren egoitza ikusi eta euskarari buruzko azalpen guztiak jaso zituzten.
Diegu Corràine irakaslea, Sotziedade pro sa Limba Sardako idazkaria eta Papiros argitaletxeko zuzendaria da. Argitaletxe horrek sardinierazko liburuak argitaratzen ditu. Gianluigi Stochino Sardiniako hizkuntzan aditua da, eta Letretako irakasle ikastetxe batean. Izen handiko itzultzaileak dira biak.