Atzo, 2014ko uztailaren 10ean, Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil zen Donostian, 82 urte zituela. Bere aldeko hileta elizkizuna gaur izango da, arratsaldeko 18:00etan, Donostiako Gros auzoko San Inazio parrokian.
Xabier Aranburu Sagarzazu Hondarribian jaio zen, 1931eko irailaren 4an. Madrilen ikasi zuen Kazetaritza. Donostiako La voz de España egunkarian egin zuen lan. Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidentea izan zen.
Artikulu eta liburu ugari idatzi zuen. Besteak beste, Olerti, Zeruko Argia edota El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.
Hondarribiko historia, ohiturak eta kulturari buruz hitzaldiak eman zituen, eta hainbat lan publikatu ere.
Euskaltzaindiak 1975eko ekainaren 27an izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kide zen, baita Gipuzkoako Ozeanografia-Fundaziokoa ere. Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarra erakundearen sustatzaileetariko bat izan zen.
Argitaratutako lan batzuk:
- El camino de Santiago por Hondarribia
- Arqueología en el Jaizkibel
- Hondarribia Ciudad amurallada
- Hondarribia ya estaba habitada hace mas 800 años
- Alarde de Fuenterrabía = Ondarribiko alardea. (Félix Garridoren ilustrazioekin)
- Terranova "La ruta del bacalao"
- Juan Ignacio de Iztueta
- Paseos por la ciudad : Hondarribia. (Xabier Sagarzazuren ilustrazioekin)
- Hirian barrena : Hondarribia (Xabier Sagarzazuren ilustrazioekin)