Datorren asteazkenean, uztailaren 23an, Elkar Fundazioak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute Donostian, eguerdiko 12:00etan, Fundazioaren egoitzan (Portuetxe kalea, 88). Elkar Fundaziaren izenean Jose Mari Sors zuzendari orokorrak sinatuko du, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Bi erakundeon arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da.
Besteren artean, hitzarmenak honako hau jasotzen du: Euskaltzaindiak garatzen diharduen Lexikoaren Behatokia elikatzeko asmoz, Elkar Fundazioak argitaraturiko euskarazko testu-multzoa Akademiaren eskuetan jarriko duela.