Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako "Mendaur" bildumaren 10. zenbakia da. Egilea Amaia Apalauza da.
Amaia Apalauzak 2011n aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza da. Tesiaren zuzendaria Iñaki Camino euskaltzain urgazlea izan zen. Lana euskal hizkuntzalaritzaren esparruan kokatzen da, dialektologian, zehazki. Apalauzak Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara bildu eta aztertu du: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu.