Txomin Peillen euskaltzainaren Jon Mirande, olerkaria liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen.
Akademiak argitaratzen duen "Euskaltzainak" bildumaren 18. zenbakia da. Liburuan, Peillenek hautatutako berrogeita bi olerki bildu dira, frantsesez eta euskaraz aurkeztuak.
Peillenek bildu dituen olerkiak lau gairen arabera sailkatu dira: Thanatos (heriotza), Eros (sexua), Mythos (mitologia) eta Satyra (satira). Mirandek olerki gehienak euskaraz idatzi zituen, hortaz, liburuan jaso direnak frantsesera itzuliak izan dira. "Erdaldunentzat egin dut liburu hau -dio Peillenek-, baina pasatzean euskaldunek ere balia dezaten, bi hizkuntzetan da". Jon Mirande, poète parisien da liburuaren frantsesezko izenburua.