Gasteizko Toponimia IV, Langraiz/ Toponimia de Vitoria IV, Langraiz argitalpena sarean jarri du Euskaltzaindiak. Akademiak argitaratzen duen Onomasticon Vasconiae bildumaren 30. zenbakia da eta Langraizko toponimo historikoak eta gaur egun bizirik dirautenak biltzen ditu. Egilea Elena Martinez de Madina Onomastika batzordeko kide eta euskaltzain urgazlea da. Hemen kontsulta daiteke.
Gasteizko Toponimia IV, Langraiz/ Toponimia de Vitoria IV, Langraiz CD-ROMak Langraizko merindadean dauden herrietako toponimoak era sailkatu eta normatibizatuan biltzen ditu. Hala, herri hauetako toponimoak biltzen ditu: Ariñez - Ariz, Aztegieta, Krispiña, Eztarroa, Gometxa, Lermanda, Margarita, Mendotza, Otatza, Subilla, Zuhatzu eta Zumeltzu.
Ikerketa-lana egiteko, herri hauei dagozkien XIV. eta XX. mendeen arteko 70.000 leku-izen inguru bildu eta aztertu dira. 2.063 toponimo aurkezten dira.
Argitalpen hau Gasteizko Toponimia egitasmoaren barruan kaleratzen den laugarrena da. Aurreko hirurak hauek dira: Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria), Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II (Malizaeza) eta Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia/ Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria.