Gaur, ekainaren 5ean, Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleak Zazpi Kale saria jaso du, iazko Bilboko Liburu Azokan Kristalezko begi bat liburua izan baitzen gehien saldu zena.
Lekeitioko idazleak hil berri zaion aita izan du gogoan: "Berarekiko harremana eta guraso zaharren zaintza badira liburuaren atal bat, eta irakurleen artean asko komentatu den atala. Horregatik, eta aitak piztu didan garragatik", hari eskaini dio saria.
Meabek iaz argitaratu zuen Kristalezko begi bat, Susa argitaletxearen eskutik.