Atzo, 2014ko maiatzaren 12an, Euskaltzaindiaren Baionako ordezkaritza bisitatu zuen Sho Hagio jaunak, Japonian unibertsitateko irakasle eta "Nagoya Institute of Technology" erakundearen "Center of Promotion of Internationalization"-eko zuzendariordea denak.
Xarles Videgain jauna euskaltzain eta unibertsitateko irakaslea Bretainiako eskualdean izanez unibertsitateetako batzar batean, haren Iparraldeko euskaltzainkide eta unibertsitateko kolega den Aurelia Arkotxa andereak errezebitu zuen Sho Hagio irakaslea Baionako ordezkaritzan Euskaltzaindiaren aurkezpen orokorra eginez, gure erakundearen izatea aipatuz, eta adieraziz politikoki zer leku duen Akademiak euskararen eremu osoan, Espainiako eta Frantziako estatuetan.
Euskaltzaindiak publikatzen dituen liburu sorta eskaini zitzaion Sho Hagio jaun irakasleari.
Japonian ikasi zuen Sho Hagiok euskara, bai eta ere Euskal Herrian.
Sho Hagiok Gendai Basuku wo Shiru tame no 50 Shou (Gaur egungo euskal gizartea eta kultura ezagutzeko eta ulertzeko 50 kapitulu) liburua idatzi du. Iazko abenduan, ETBren "Tribuaren berbak" saioan izan zen. Bideoa ikusteko sakatu hemen.