Bilbo Zaharra euskaltegiak Gabriel Arestiren Harri eta herri liburuari eskainiko dio Klasikoen 7. irakurketa jarraitua. Maiatzaren 22an egingo da, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.
Ostegunean ez ezik, Herri eta herri lanaren 50. urteurrena gogoratzeko, aste osoan ekitaldiak egingo dira Arriaga Plazan jarriko den karpan. Bihar, hilaren 20an, Gabrielen lekua ikuskizuna eskainiko da, eta etzi Bernardo Atxagak hitzaldi bat emango du.
Harri eta Herriren irakurketan 400 parte-hartzaile baino gehiago bilduko dira. Urtero bezala, Euskaltzaindiaren ordezkaritza zabala bertan izango da.
Herri eta herri liburuaren urteurrenaren harira, Bilbo Zaharra Forumek egitarau trinkoa burutu du ikasturte osoan zehar, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Hala, 2013ko azaroan, hiru hitzaldi antolatu ziren: azaroaren 19an Amaia Lasa eta Itziar Laka aritu ziren; azaroaren 20an Xabier Amuriza; eta azaroaren 21ean Koldo Izagirre eta Joseba Tapia.
Bigarren hiruhilekoari zegokion egitaraua otsailean burutu zen. Otsailaren 11n Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe mintzatu ziren; otsailaren 12an Jon Juaristi eta Karmelo Landa; eta otsailaren 13an Aurelia Arkotxa eta Itxaro Borda.
Karpako egitaraua ikusteko sakatu hemen.