Euskaltzaindiak, bere Argitalpen zerbitzuaren bitartez, Euskal Herriko ikastetxeei BBK-Euskaltzaindia literatura sariketako lanak doan eskaini nahi dizkie.
Bilbao Bizkaia Kutxa eta Euskaltzaindiak 1958 eta 2008 urte bitartean literatura sariak antolatu dituzte, lau literatura-alorretan:
- Txomin Agirre eleberri sariak
- Felipe Arrese Beitia olerki sariak
- Toribio Altzaga antzerki sariak
- Mikel Zarate saiakera sariak
Urte hauetan zehar, euskal letratan esanguratsuak diren idazle ugari sarituak izan dira.
Bestalde, 1991tik aurrera eta gaur egun ere, haur eta gazteentzako narrazio eta olerki sariak antolatzen dituzte bi erakunde hauek. Sariketa honetako irabazle batzuk, urteak aurrera egin ahala, ezagun egin dira euskal literaturan.
Saritutako lan askoren ale ugari Euskaltzaindiko gordailuan daude. Orain, Euskaltzaindiak, lan hauek irakurle gazteen esku jarri nahi lituzke. Horretarako, atxikitako pdf-an ikus daitekeenez, literatura-generoaren araberako bost liburu-sorta Euskal Herriko ikastetxeei doan eskaini zaizkie.
Bestalde, ikastetxe bateko irakasle bazara, eta mezurik jaso ez arren interesa izango bazenu, lasai asko egin dezakezu eskaria hemen.