Xabier Kintana euskaltzain eta Akademiaren idazkaria Boletín da Real Academia Galega (BRAG) aldizkariaren batzorde zientifikoko kide izendatu dute. Buletin hori Real Academia Galegaren agerkari ofiziala da eta urtean behin argitaratzen da.
Academia Galegak 1906ko maiatzean kaleratu zuen aldizkariaren lehen zenbakia. Ordutik hona bi eten izan ditu: 1936tik 1941era, batetik, eta 1980tik 2000. urtera, bestetik. Hogei urteko eten horren ostean, 2001ean ikusi zuen argia berriro eta 361. zenbakia plazaratu zen. Harrez geroztik, urtero kaleratzen dute zenbaki berri bat.
Buletinak Akademiaren lanak eta albisteak jasotzen ditu, eta baita era askotako artikulu zientifikoak ere.
Comments