Apirilaren 21ean, Sarako Euskal Herriko Idazleen Biltzarrean, hiru liburu aurkeztu zituen Euskaltzaindiak. Aurkezpenean honako hauek izan ziren: Andres Urrutia euskaltzainburua, Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidentea, eta Xabier Altzibar, Jean-Baptiste "Battittu" Coyos eta Piarres Charritton liburuotako egileak.
Hauek dira aurkeztutako hiru liburuak:
- Amodioaren Martirra. Dolores emazte bat berthutez bethea. Egilea: Ernest Daudet. Sarrera, edizio kritikoa, hiztegia eta edizio modernoa: Xabier Altzibar. Liburua eskuratzeko sakatu hemen
- Zubererazko istorio, alegia eta ipuin irri-egingarri. Egilea: Jean-Baptiste "Battittu" Coyos. Liburua eskuratzeko sakatu hemen
- Le fondement moral des droits culturels de l'homme (Kultura eskubideen oinarri etikoak). Egilea: Piarres Charritton. Liburua eskuratzeko sakatu hemen
Hona ekarri ditugu Xabier Altzibarrek eta Jean-Baptiste "Battittu" Coyosek Saran esan zituzten hitzak.