Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat eleberriak jasoko du 2013ko 111 Akademiaren Saria. Idazle eta euskaltzain urgazle lekeitiarrak iaz argitaratu zuen liburua, Susa argitaletxearen eskutik.
Sari horren bitartez, Akademiako kideek iazko euskal obrarik gogokoena nabarmendu nahi dute. Meabek maiatzaren 8an jasoko du saria, Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean, arratsaldeko 19:30ean.
Meaberen liburuarekin batera, Aingeru Epaltzaren Gure Jerusalem galdua (Elkar) izan zen finalista.