Joan den asteazkenean, martxoaren 19an, Amezketako Udalak eta Euskaltzaindiak Fernando Amezketarra omendu zuten, bere jaiotzaren 250. urteurrenean.
2014a "Fernando urtea" da Amezketan, eta urte osoan zehar ekitaldiak egingo dira. Hasteko, asteazkenean inauguratu zen Kultur Etxean jarri den plaka. Honela dio: "2014-3-19. Fernando Amezketarra jaio zeneko 250. urteurrenean eta bere izeneko Kultur-Etxe honetan, herriko Udalak eta Euskaltzaindiak jarritako oroigarria".
Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak bilera egin zuen Amezketako Udaletxean, eta ondoren erakutsi zuten plaka. Ekitaldian, Yolanda Gorostidi Kultura zinegotziak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak hitz egin zuten, eta Bixente Gorostidik bertso batzuk bota zituen.
Horren ostean, hitzaldi bana eman zuten Pello Zabalak -"Zer izan da Fernando niretzat"- eta Joxe Mari Oterminek -"Zer dakigu Fernandoz?". Hona ekarri ditugu bi hitzaldion zertzelada nagusiak.
Pello Zabala: "Zer izan da Fernando niretzat"(PDF, 45,79 KB)