Martxoaren 6an, 2013ko Resurrecion Maria Azkue Literatura sariak banatu ziren, Euskaltzaindiaren egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak antolatutako ekitaldi batean.
Urtero legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten.
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Igone Etxebarria eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak. A mailakoa 11 eta 14 urte bitarteko gazteen lanez arduratzen da, eta B mailakoa, aldiz, 15 eta 18 urte bitartekoenez.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Antton Irustak osatu dute. Guztion izenean, Igone Etxebarriak hitz egin zuen.
Igone Etxebarriaren hitzak (PDF, 35,21 KB)
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta. Ekitaldian, Jabier Kaltzakorta mintzatu zen.