Jon Juaristiren eta Karmelo Landaren iritziak eta ikuspuntuak entzun ziren atzo, Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbo Zaharra Forumak Harri eta herri liburuaz, eta oro har Gabriel Arestiren lanaz, antolatu dituen jardunaldietan.
Hurrengo saioa gaur, otsailaren 13an, izango da, iluntzeko 19:00etan, Euskaltzaindiaren egoitzan. Aurelia Arkotxa eta Itxaro Borda arituko dira.
Aurelia Arkotxa idazle eta euskaltzainak Gabriel Arestiren Maldan Behera lanari buruz egin zuen tesia, (Imaginaire eta poésie dans Maldan behera de Gabriel Aresti).