Urtarrilaren 10ean, Sopuertako Kultura Etxean, "Euskal izen eta abizenak" izeneko hitzaldia eskaini zuen Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika zerbitzuko arduradunak.
Ekitaldi berean, Alén Kultura Elkarteak argitaratzen duen izen bereko aldizkariaren 12. zenbakia aurkeztu zen. Hitzaldian, Euskaltzaindia eta euskarazko pertsona izenen historiari buruzko xehetasunak eman zituen Gorrotxategik.