Euskaltzaindiaren ustez, batzorde guztiak dira balio berekoak eta euskaltzain oso guztiak mailakideak.
Euskaltzaindian lehenago ere gertatu dira ezadostasunak eta elkarrizketaren bidez gainditu dira.
EUSKALTZAINDIAREN ADIERAZPENA
Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak, 2013ko abenduaren 20an Baionako Euskal Museoan bildurik, ondoren datorren Adierazpen ofiziala egitea erabaki du:
- Osoko bilkurak Zuzendaritzari dei egiten dio Euskararen Akademiaren barruan gogoeta aldia ireki dezan, Gramatika batzordea barne, guztien arteko lankidetza areagotzeko eta horretarako egutegia finkatzeko.
- Euskaltzaindiaren ustez, batzorde guztiak dira balio berekoak eta euskaltzain oso guztiak mailakideak. Guztion artean egiten (eta egingo) dugu Euskaltzaindia.
- Osoko bilkurak gogorarazi nahi du azken egunotan gertatu diren tirabirak eta esamesak ez direla mesedegarri Euskaltzaindiarentzat, euskararentzat eta euskal kulturarentzat. Artean ere ezadostasunak izan direnean, elkarrizketaren bidez gainditu dira.
Osoko bilkurak aho batez onetsia Baionan, 2013ko abenduaren 20an