Abenduaren 19an, ostegunean, Euskaltzaindiak argitaratzen duen eta Bernardo Atxaga euskaltzainak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria aurkeztuko da Bilbon, Akademiaren egoitzan, goizeko 10:30ean. Zazpigarren zenbakia da. Besteak beste, erbesteaz eta gatazkaz, eta eurek eragiten dituzten tristeziaz eta minaz hitz egiten du.
Pamiela argitaletxea arduratzen da edizioaz eta diseinuaz. Zenbaki berria Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin argitaratu da.
Erlea 7 honetan partaide izan dira: Lorenzo Rojo, Karmele Jaio, Jon Benito, Jose Manuel Bujanda, Garbiñe Biurrun, Mari Romero, Alberto Barandiaran, Koldo Izagirre, Kepa Altonaga, Asun Garikano, Mikel Urdangarin, Kepa Altonaga, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Jacinto Iturbe, Lourdes Otaegi, Juan Ignacio Pérez, Miguel Sánchez-Ostiz, Jabier Kaltzakorta, Luzien Etxezaharreta, Joxemari Iturralde, Iñaki Sarriugarte, Pepe Altair, Harkaitz Cano, Mikel Urdangarin, Xabier Elorriaga eta Joseba Luzuriaga. Azala Karen Amaiarena da. Argazkiak eta ilustrazioak Ernesto Valverdek, Mikel Valverdek, Joe Ramón Urtasunek eta Zaldieroak egin dituzte.
Bestalde, besteren artean, Jon Paredes Manot "Txiki" edota Joseba Sarrionandia protagonista dira Erlea berrian. Bernardo Atxagak sinatzen duen "Objektuak" atala Antonia Manot "Txiki"ren amari eskaini dio.