Josu Zabaleta Kortaberria itzultzaile eta euskaltzain urgazleak irabazi du Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala, euskarara egindako itzulpenengatik. Epaimahaiaren arabera, "euskarazko itzulpengintzan aitzindaria izan da eta hizkuntza literarioak eta poetikoak sortu eta garatu ditu". Sari hau Espainiako Kultura Ministerioak ematen du.
Besteak beste, Leonardo Sciascia, Pier Paolo Pasolini, Margueritte Yourcenar eta Pirandello idazleen lanak itzuli ditu Zabaletak.
Euskal itzultzaile batek lehenengo aldiz irabazi du sari hau. Josu Zabaletaren hautagaitza Euskaltzaindiak proposatutako Miren Lourdes Auzmendi epaimahaiko kideak aurkeztu du.
Beste 25 hautagairekin lehiatu da Zabaleta, gaur goizean Madrilen epaimahaiak egin duen bileran.