Euskaltzaindia, urtero legez, abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azokan izango da. Euskaltzaindiko zenbait argitalpenez gain, 2013ko nobedadeak ere izango ditu salgai. Besteak beste, berriki kaleratutakoak erakutsiko ditu: Akademiaren agerkari ofizialaren azken zenbakiak, Euskera 2012, 57, 1-2 eta Euskera 2012, 57, 3, eta Gasteizko Toponimia IV, Langraiz argitalpena.
Bestalde, William Douglass antropologo eta ohorezko euskaltzainak jasoko du aurtengo Durangoko Azokaren Argizaiola saria. Ekitaldia abenduaren 6an egingo da, iluntzeko 20:30ean, San Agustin aretoan.
William Douglass Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskal immigrazioaren aditurik garrantzitsuenetarikoa da. Renoko Basque Studies Program-aren sortzailea izan zen, eta hiru hamarkadaz bertako zuzendari gisa jardun zuen, 2000. urtean erretiroa hartu zuen arte.
Euskaltzaindiak 2013an argitara eman dituen liburuak ikusteko, sakatu hemen.