Atzo, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Eusko Jaurlaritzak Jean Haritschelhar omendu zuen. Gasteizen egindako ekitaldian, omenezko plaka bana jaso zuten familiak eta Euskaltzaindiak. Honela dio plaka: "Jean Haritschelhar. Euskararen Nazioarteko Eguna 2013. Eusko Jaurlaritza". Familiaren izenean, Xabier Haritschelhar semeak hartu zuen, eta Akademiaren izenean Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Ekitaldi berean, Iñigo Urkullu lehendakariak abenduaren 3an ez ezik, gainerako egunetan ere euskaraz aritzea eskatu zuen. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak ekitaldira joan ziren.