Euskaltzaindiak uztailetik abendura bitartean kaleratu dituen liburuak bildu ditugu hemen. Toponimia hizpide duten bi liburu argitara eman ditu Akademiak: batetik, Gasteizko Toponimia - Langraiz, eta bestetik Aiarako toponimia nagusia. Bernardo Atxagak zuzentzen duen Erlea aldizkariaren zenbaki berria, zazpigarrena, plazaratu da, eta baita Euskera agerkariaren azken emaitza. Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren bosgarren liburukia ere kalean da.
Bestalde, urtarriletik uztailera bitarteko argitalpenak ikusteko sakatu hemen.
EUSKERA AGERKARIA
Euskera da Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala, 1920. urtetik argitaratzen dena. 2009an, Akademiak eraberritu zuen, eta forman ez ezik, edukietan ere zenbait aldaketa egin. Aldaketa horien xede nagusiak hauek dira: batetik, Euskera agerkariaren kalitatea bermatzea, eta bestetik, komunitate zientifikoan erreferentziazko argitalpena izatea.
CSIC (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) erakundeak ezarri dituen kalitate ereduen arabera ebaluatu ahal izateko, beharrezkoak diren Latindex irizpideak betetzen ditu Euskera agerkariak; hori dela eta, izen bereko Katalogoan sartuta dago. Bestalde, helburu horri atxikiz, Idazketa Batzordea eta Aholku Batzordea eratu dira eta artikulu zientifikoei, propio behar duten egitura eta tratamendua ematen zaie. Ahalegin horretan laguntzeko, kanpo adituen ebaluazioak ere, sistematikoki erabiltzen dira.
Euskera 2012, 1-2
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2013
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 17,10 €
Akademiaren lana eta bizitza akademikoa biltzen ditu. Lehenbizi, 2012an izan ziren ekitaldi nagusien berri ematen du: Madrilen izan ziren “Euskarari Gorazarre” jardunaldiak; Zizur Txikian, Nafarroa Oinez 2012 zela eta burutu zena; eta Manuel Lekuonaren heriotzaren 25. urteurrena aintzat hartuz, Oiartzunen egin zena.
Horretaz gain, Baionan egin ziren XVII. Jagon Jardunaldietan esandakoak jaso dira. Ohi legez, Euskaltzaindiak bere bilera-agiri eta adierazpenak argitaratu ditu. Urte horretan zendu ziren Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arenaza euskaltzainen hilberri-txostenak aurkituko ditu irakurleak.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Euskera 2012, 3
Egileak: Batzuk
Argitaratzailea: Euskaltzaindia, 2013
Hizkuntza: Euskara
Prezioa: 17,10 €
Euskera 20112, 3 Euskaltzaindiaren ikerketa esparruko artikulu originalak argitaratzen dira nagusiki, eta horrekin batera bestelako artikulu eta liburu-aipamen zenbait.
Zenbaki honetan "Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa" jardunaldian eta Eusebio Erkiaga euskaltzain eta idazlearen omenezko mendeurren jardunaldian irakurri ziren lanak kaleratu dira. Horrekin batera, "Beste ikerketak" atalean, jarraiko ikertzaileek, adituak diren arloko artikuluak argitaratu dituzte: Xabier Alberdi Larizgoitia, Joseba Ezeiza, Ines M. Garzia-Azkoaga, Juan Carlos Odriozola, Ainara Ondarra, Iratxe Retolaza, Amaia Serrano, Gema Lasarte, Jaime Valverde, Txomin Peillen eta Pako Sudupe.
Amaitzeko, Pruden Gartziak Joana Albreten biografia bat liburuari iruzkina egiten dio. Georges Rebuschik Jesu Kristen Imitazionea, Jean-Louis Davantek paraturiko argitalpenari egindako erreseina ere argitaratu da. Horrekin batera, Davantek iruzkin honi buruz zenbait ohar argigarri eskaini dizkio irakurleari.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
EUSKARAREN HERRI HIZKEREN ATLASA
Hizkuntzaren ahozko aldaera desberdinak mapetan agerian emateko egiten dira hizkuntza atlasak. Hortaz, Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Euskaltzaindiak 1983an onartu zuen egitasmo hau.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa: V. liburukia
Bilduma: Euskararen Herri Hizkeren Atlasa
Egilea: Euskaltzaindia. Dialektologia batzordea. Atlasgintza lantaldea.
Argitaratzailea: Laboral Kutxa - Euskaltzaindia
Hizkuntza: euskara
Prezioa: 57 €
Liburuki berriak euskararen morfologia jorratzen du, izenaren morfologia zehazki. Liburuarekin batera, CD bat argitaratu da.
Liburukia eskuratzeko sakatu hemen.
KULTURA ETA LITERATURA ALDIZKARIA
2009ko urrian, Erlea aldizkariaren lehen zenbakia kaleratu zen. Aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen du, eta Jose Irazu "Bernardo Atxaga" idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxeak du edizioaren eta diseinuaren ardura. Aldizkariak Akademiaren eta kulturgintzaren arteko lotura sendotzea du helburu. Literaturarekin lotutako aldizkaria da.
Erlea 7
Zuzendaria: Bernardo Atxaga
Egileak: Batzuk
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara
112 orr.
Prezioa: 11,40 €
Zazpigarren zenbakiak erbestea eta lorak, hutsuneak eta antologiak, minak eta htsuneak ditu protagonista. Atxagaren hitzetan, "oso ale trinkoa da". Zenbaki honetan partaide izan dira: Lorenzo Rojo, Karmele Jaio, Jon Benito, Jose Manuel Bujanda, Garbiñe Biurrun, Mari Romero, Alberto Barandiaran, Koldo Izagirre, Kepa Altonaga, Asun Garikano, Mikel Urdangarin, Kepa Altonaga, Estibalitz Ezkerra, Aritz Galarraga, Jacinto Iturbe, Lourdes Otaegi, Juan Ignacio Pérez, Miguel Sánchez-Ostiz, Jabier Kaltzakorta, Luzien Etxezaharreta, Joxemari Iturralde, Iñaki Sarriugarte, Pepe Altair, Harkaitz Cano, Mikel Urdangarin, Xabier Elorriaga eta Joseba Luzuriaga. Azala Karen Amaiarena da. Argazkiak eta ilustrazioak Ernesto Valverdek, Mikel Valverdek, Joe Ramón Urtasunek eta Zaldieroak egin dituzte.
Bestalde, besteren artean, Jon Paredes Manot "Txiki" edota Joseba Sarrionandia protagonista dira Erlea berrian. Bernardo Atxagak sinatzen duen "Objektuak" atala Antonia Manot "Txiki"ren amari eskaini dio.
Aldizkaria eskuratzeko sakatu hemen.
ONOMASTICON VASCONIAE BILDUMA
Euskaltzaindiaren "Onomasticon Vasconiae" bilduman Euskal Herriko leku askotako toponimoak jaso dira. Pertsona eta leku izenen garrantziaz oharturik, Akademiak bilduma hau abian jarri zuen aspaldian, tokian tokiko izenak biltzeko, aztertzeko eta forma idatziak finkatzeko asmoz.
Gasteizko Toponimia IV. Langraiz
Egilea: Elena Martínez de Madina
Argitaratzailea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: gaztelania
CD, 1.104 orr.
Prezioa: 19 €
Argitalpena CD-ROM euskarrian eskaintzen da. Langraizko merindadean dauden herrietako toponimoak era sailkatu eta normatibizatuan biltzen ditu. Hala, herri hauetako toponimoak biltzen ditu: Ariñez - Ariz, Aztegieta, Krispiña, Eztarroa, Gometxa, Lermanda, Margarita, Mendotza, Otatza, Subilla, Zuhatzu eta Zumeltzu.
Ikerketa-lana egiteko, herri hauei dagozkien XIV. eta XX. mendeen arteko 70.000 leku-izen inguru bildu eta aztertu dira. 2.063 toponimo aurkezten dira.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
IZENAK BILDUMA
Bildumaren xedea euskal toponimia ezagutaraztea da. Euskaltzaindiaren Onomastika lanak euskal izenen ikerketa du helburu, bai antroponimoena (ponte izenak, deiturak...) bai toponimoena (toponimia nagusia, txikia, exonimia, kale izendegiak, etxe izenak...). Izen horiek bildu, sailkatu, ikertu eta arautu ondotik, beharrezkotzat jotzen du Euskaltzaindiak izenen forma zuzenak plazaratzea, euskararen erabileran eta normalizazioan eragina izan dezaten. Hain zuzen ere, hori da “Izenak” bildumaren xedea.
Aiarako toponimia nagusia
Bilduma: Izenak, 3
Egilea: Mikel Gorrotxategi, Patxi Galé, Felix Mugurutza
Editorea: Euskaltzaindia
Hizkuntza: Euskara - Gaztelania
362 orr.
Prezioa: 14,25 €
Arabako Foru Aldundiak babesturiko lana
Aiara udalerriko toponimia nagusia du gai nagusia. Liburuak dituen 362 orrialdeetan zehar Euskaltzandiko Onomastika batzordeko kide diren Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza egileek udalerri zabal horretako kontzeju historiko eta auzo nagusien izenak birpasatzen dituzte, leku horien deskribapena ez ezik, izenen jatorriaz, historiaz eta normalizazioaz ere zenbait iruzkin eginda. Azkenik, eskualdeko mendi toponimiari buruzko kapitulu batez osatua dator argitalpena. Lanaren hasierako sustatzailea Aiarako Udala zen, eta azkenik, Arabako Foru Aldundiari eta Euskaltzaindiari esker ikusi du argia.
Liburua eskuratzeko sakatu hemen.
Bestalde, denbora-epe horretan, ondoko liburu hauek sarean jarri ditu Akademiak: