"Shtandart" fragatako bidaiariak Euskaltzaindian izan dira gaur, azaroaren 19an, eta Akademiaren egoitza bisitatu dute. "Shtandart" Pedro Handia tsar errusiarrak 1703an eraiki zuen ontziaren erreplika da, eta gaur egun gazteentzako eskola-ontzia da.
Euskaltzaindiaren egoitzara etorri diren gazteek Errusian jaiotako euskal jatorria duen Liliana Nikitina Bizkarguenaga dute bidaia honetan gidari. Pruden Gartzia Azkue Bibliotekako zuzendariak eman dizkie Akademiari eta euskarari buruzko azalpenak.
Bilbon dagoen bitartean, Shtandart fragata ere bisita daiteke. Izan ere, Itsasadarra Itsas Museoan ikusgai dago, azaroaren 25era arte.