Aurelia Arkotxa idazle eta euskaltzain osoa izango da Pauen, asteburu honetan -gaurtik igandera- egingo den "Encontres literaris internaionaus 2 penents" literaturari buruzko topaketaren laugarren edizioan. Bertan, euskarazko, katalanezko, okzitanierazko, frantsesezko eta gaztelaniazko zenbait idazle batuko dira. Aurtengo gai nagusia itzulpengintza izango da.
"Encontres literaris internaionaus 2 penents" topaketa Paue eta Pirinioak aintzat hartzen dituen Communauté d’Agglomération Pau-Pyrénées erakundeak antolatzen du, okzitaniar kultura eta hizkuntzaren alde lan egiten duen InOc Aquitaine erakundearekin elkarlanean.
Aurelia Arkotxak bi irakurketa saiotan hartuko du parte. Lehena bihar egingo da, arratsaldeko 17:00etan, eta bestea igandean, arratsaldeko 16:00etan.