Hiztegi Batuaren azken bertsioa eskura dago Euskaltzaindiaren webgunean. Kontsultak egin ahal izateko, bilaketa mota bi erabil daitezke: batetik, konsulta interaktibo gisa, eta bestetik, A-tik Z-ra arteko PDF dokumentu bakar gisa.
Gaur egun, Hiztegi Batuak 36. 845 sarrera ditu eta 6.164 azpisarrera. Guztira, 43.009 forma dira, beraz.
Aurreko eguneraketa egin zenean, aurtengo martxoaren 6an, 42.940 forma zituen (36.843 hiztegi-sarrera eta 6.097 azpisarrera).