Euskaltegien sareak antolatutako “Zatoz euskaltegira!” kanpainaren barruan, gaur, irailaren 18an, lan arloko eragileen txanda izan da. Haiek egin dute euskara ikasteko deia, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan egin den agerraldian.
Agerraldian hauek izan dira: Erkide Kooperatiben Federazioak; ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek; eta Ahize-AEK, Ekilore, Emun eta Artez hizkuntz aholkularitza enpresek.
"Euskara eta kooperatibak" dokumentua (PDF, 25,93 KB)
"Lan mundutik ere, zatoz euskaltegira!" dokumentua (PDF, 20,52 KB)