Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputatua eta Ana de Castro Euskara zuzendari nagusi berria izan dira gaur Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon, eta Akademiaren ordezkariekin batzartu dira. Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana idazkariak, Joseba Zabaleta kudeatzaileak eta Erramun Osa idazkariordeak hartu dituzte Aldundiko ordezkariak.
Ana de Castro Euskara zuzendaria denetik, hau izan da Euskaltzaindiarekin batu den lehenengo aldia. Euskaltzaindiaren ohitura da kargua hartu duten herri agintari guztiekin batzartzea -de Castrok irailaren hasieran hartu zuen berea Bizkaiko Diputazioan- eta hala egin da gaur. Josune Ariztondok, Kultura diputatu izendatu zutenean, Euskaltzaindiari egin zion lehenengo bisita ofiziala.
Bestalde, bi erakundeen arteko lankidetzaz mintzatu dira bileran.